Unai Rementeria, Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagaia honako 10 lehentasun aurkeztu ditu datozen lau urteetan Foru Aldundiak garatzeko. Honako hauek dira:
- Gazteen artean bereziki lana eta ekonomiaren sustapena sortuko duen nazioarteko ekintza gune bat zabalduko dute Bizkaia Dorrean, Bilbon.
- Auto-ilarei aurre egingo diete, trafiko arindu eta itsasadarreko bi aldeen arteko lotura hobetuko dute, Leioa eta Sestao artean ibai azpiko tunel baten bitartez.
- Metroa Galdakaoko erdigunera eta Usansoloko ospitalera eramango dute, horrela Durangaldea, Arratia eta Busturialdeko erabiltzaileentzat zerbitzua hobetuz.
- Arazo ezberdinak dituzten pertsonen harretarako eskualde guneak bultuzatuko dituzte, gertutasuna, eraginkortasuna eta laguntza osoa lortzea xede.
- Neguan zehar familientzat, txikientzat eta gazteentzat”ondopasa-guneak” abian jarri nahi dituzte BEC-en, Landako Gunean eta beste toki egoki batzuetan.
- Ezkerraldea eta Meatzaldeko eskualdeetan 50 lantegi eta 2.000 lanpostu sortuko dituen parke teknologiko berri bat eraikiko dute Abanto-Zierbenan, Eusko Jaurlaritzarekin batera.
- Bizikleta erabiltzera eta modu osasuntsuagoan bizitzen lagunduko gaituen herrien arteko bidegorri sare bat egingo dute, Zornotza-Durango lehenengo zatia izanik.
- Bermeo, Matxitxako lurmuturra, Gaztelugatxe eta Bakio lotuko dituen bide berde bat indartuko dute San Juan eta Bizkaiko kostaldeari laguntzeko.
- Bizkaiko tokiko merkataritzari babesa handituko diote sektorearen gaitasunak hobetzen eta formakuntzan laguntzeko akademia bat zabalduz.
- 10. Bizkaiko altxorrik handienetariko bat historiaurreko artea da. Batu eta ezagutzera emango duen gune bat bultzatuko dute Lekeition (Lea Artibai).