Programazio berria Aterpe Leioa Gaztegunean

Aterpe Leioa Gazteguneak urtarriletik martxora arteko tailer eta ikastaroen izena emate epea urtarrilaren 21tik 25era izango da zabalik. Jarduerak «14 eta 35 urte arteko gazteei daude zuzenduta».

Gazteentzako zuzendutako ikastaro eta tailerrak dira: txalaparta-perkusioa, app-ak sortu, ikasteko teknikak, sukaldaritza osasungarria eta lehen sorospenak + KDSA.

Hiruhileko honetan inauteriak izango direnez txokolatada, makilaje tailerra eta inauteriko torradak antolatu dituzte ere.

Beste aldetik, ostegunero, Leihosex doako zerbitzua 16:30etik 18:00etara irekita egongo da. Eta erakusketak eta adikzioen prebentzioa izango direla.

Honetaz gain, Gaztelekuak beste ekintzak antolatu ditu: gazte panela, ping pong txapelketak, mini ginkana, dardo txapelketa, owiinpiadak, just dance txapelketa, sukaldaritza tailerra, txapa tailerra, futbolin txapelketa eta dj tailerra.


Info +

Programazio berria  http://Nueva programación en Aterpe Leioa Gaztegunea

Gaztelekua  http://www.leioa.net/uploads/n2427_Urt_-_Mar_2019_GAZTELEKU.pdf

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude