PSEk ez du ikusten “benetako proposamenik gizarte-arloan” Leioan

Hauteskunde-ekitaldia egin du PSE-EEk Leioan Iturribide kaleko Herriko Etxean, Juan Carlos Martinez alkatetzarako hautagaiaren eta Teresa Laespada, Bizkaiko Ahaldun Nagusigaiaren parte-hartzearekin.

Gizartearen sektore ahulenentzat laguntza gehiago eskatu du Martinezek, eta eremu horretan “gainontzeko alderdiek ez dutela proposamenik politika sozialen arloan” adierazi du. Gaur egun PNVrekin batera Leioa gobernatzen duen eta arlo sozialak kudeatzen dituen alderdiaren hautagaiak esan duenez, “inork ez du ezer proposatzen adinekoen alde, migratzaileen alde (Leioako biztanleen %8,2), gutxien daukatenen alde”. Eta datu bat eman du: aurtengo lehenengo lau hilabeteetan 100 familiak elikagai-bankura jo behar izan duela, “langabezia %10etik beherakoa izan arren”. Gaineratu duenez, politika sozialen ordez “kiroldegi berriak, kultur etxe berriak… adreilua eta adreilua eskaintzen direla iruditzen zait”.

Teresa Laespada, PSEren Ahaldun Nagusigaia, bere aldetik, itsasadar azpiko tunelaren alde egin du: “Itsasadarren alde biak batzeko gura dut azpiegitura hori, lurralde-kohesioan arrakala izan den hori gainditzeko”. Eta Avanzadarentzako alternatiba modura Leioako PSEk aurretik egindako proposamena berretsi du: herria iparraldetik inguratuko duen bide berri bat egitea.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude