S.D. Leioak bere lehen puntuak bilatuko ditu Real Unionen aurka

Liga txapelketa bueltan da Sarrienan zazpi hilabeteren ostean

S.D. Leioa eta Real Unión Club aurrez aurre izango dira datorren igandean, urriaren 25ean, 17:00etan Sarrienako kirol instalazioetan jokatuko den Bigarren B Mailako II Multzoaren A Azpimultzoaren lehen fasearen 2. jardunaldiari dagokion partidan.

Nahiz eta Sarrienan jada RFEF Kopako bi partida ofizial jokatu diren, gure zelaia ez da aurtengo denboraldian ligako txapelketan estreinatu. Bihar, hala ere, ligako lehen puntuak lortzeko xedea izango duten bi talde izango dira aurrez aurre.

Talde leioaztarrari dagokionez, hutsik itzuli zen Zubietatik pasa den igandean. Iker Bilbaoren mutilek, hala ere, irudi eta sentsazio onak utzi zituzten beti arerio zaila izaten den Real Sociedad Bren aurka. Oraintsuago, pasa den ostegunean, gorri-urdinek berriz ere irudi oso baikorra utzi zuten U.P. Langreoren aurka jokatutako RFEF Kopako final-zortzirenetan. Kasu honetan, gainera, markagailua alde izanik (2-0) eta final-laurdenetarako pasea eskuratuz, Arturo Segado eta Christian Guijarroren golei esker.

Talde gipuzkoarra, bestalde, ezin izan zen pasa den asteburuan ligan estreinatu; zoritxarrez, Alavesen filialaren aurkako partida bertan behera geratu zen jokalari zuri-beltz baten inguruan antzemandako COVID-19-ko kasu batengatik. Hortaz, talde irundarraren proiektu berrituak ligari ekingo dio igandean Leioan, Aitor Zulaika entrenatzaile berriaren agindupean.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.