Bihar, abuztuak 26, igandez, bukaera emango zaie San Bartolomé eta Peruri auzoetako jaiei.
Azken egunean ere ekitaldi ezberdinekin gozatzeko aukera izango dute auzo hauetako eta inguruetako bizilagunek.
Hona hemen:
Goizean zehar Trikitilariak
11:00etan LIII. Marmitako txapelketa
11:00etan IV. Haurren Marmitako Masterklaserako izen ematea
11:30ean Puzgarriak
13:30ean Lapikoen aurkezpena
16:00etan XIII Mus txapelketa arina
18:30ean Herri kirolak (txosnan izen ematea)
18:30ean Marmitako txapelketaren sari banaketa
19:00etan Zumba Raúl de la Paz-en eskutik
20:00etan Txokolatada herrikoia. Jaien amaiera