Ekainaren 16an, igandean, San Juan Jaietan ohi denez, Leioako Udalak, Txikiak Txiki eta Gure Ohiturak herriko dantza taldeekin batera XIX. Leioako Udala Jota Txapelketa jokatuko da
Txapelketa Ikea Barri Plazan egingo da eguerdiko 12:00etatik aurrera, bi mailatan: gazteen maila, 16 urrte baino gutxiagoko dantzarientzat, eta nagusien maila, 16 urte baino gehiagoko dantzarientzat. Gehienez 10 bikotek parte hartuko dute maila bakoitzean.