SD Leioa – Bilbao Athletic: beharrezkoa den garaipena lortzeko arerio gogorra

SD Leioak eta Bilbao Athleticek 2.B mailako II taldeari dagokion 11. jardunaldia jokatuko dute larunbateko 16:00etatik aurrera Sarriena futbol zelaian. Epailea Alejandro Sánchez Alba Aragoiarra izango da.

Bilbao Athletic 10. postuan dator Sarrienara 14 punturekin. Gaizka Garitanoren mutilek 3 garaipen, 5 berdinketa eta porrot bakarra lortu dituzte eta mailako bigarren talderik golegileena da 18 tantorekin. Gainera, partidu bakar bat galdu du Lezamatik kanpo- Real Racing Cluben kontra- eta 4 berdinketa lortu ditu, beraz, Sarrienatik behintzat puntu bat ateratzeko asmoz etorriko da. Asier Benito eta Gorka Guruzeta dira gol gehien egin dituzten jokalariak 6 eta 4 tantorekin, hurrenez-hurren.

Bere partez, SD Leioa 16. da sailkapenean 9 punturekin pasa den asteburuan Logroñon 2-2 berdindu ondoren. Horrela, Caudal Deportivo Mieres eta CD Izarrarekin berdinduta dago, eta beherapen postu zuzenetan daude biak ala biak, gol diferentzia okerragoa dutelarik, beraz, ezinbestekoak dira 3 puntuak SD Leioarentzat arazoetan murgildu nahi ez bada.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.