SD Leioak bolada txarrarekin bukatu nahi du Logroñon

UD Logroñés-ek eta SD Leioak igandean jokatuko dute arratsaldeko 18:00etatik aurrera Las Gaunas futbol zelaian, 2.B mailako II taldeko 10. jardunaldiari dagokion partidua. Epailea Pablo Fernández Pérez asturiarra izango da.

Talde errioxarrak 4 garaipen, 2 berdinketa eta 3 porrot lortu ditu aurten eta 9. postuan kokatzen da sailkapenean 14 punturekin. Bere etxean 3 garaipen eta porrot bakarra lortu ditu Logroñesek, beraz, arerio gogorra izango du aurrean talde leioaztarrak.

Jokatutako azkeneko partiduan 0-0 berdindu zuen Logroñes-ek Tudelan. Taldeko golegile nagusiak Antonio Manuel Asencio ‘Ñoño’ eta Marcos André de Sousa brasildarra dira, launa golekin.

SD Leioak 1-2 galdu zuen bere azkeneko partidua, Sarrienan, CD Izarraren kontra, 90. minutuan eta penaltiz jasotako gol baten ondorioz. Horrela, 15. tokian kokatzen da SD Leioa 8 punturekin, CD Izarrarekin berdinduta. Izarra play out postuetan dago eta puntu bakar batera gelditzen dira beherapen postu zuzenak, beraz, aurkari gogor baten etxean irabaztea ezinbestekoa da talde leioaztarrak maila mantentzeko arazoak ekidin nahi baditu.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.