Transexualitateari buruzko prestakuntza herritarrentzat eta irakasleentzat

Udalak, Herritarren Hezkuntzarako eta Partaidetzarako Sailaren bitartez, transexualitateari buruzko prestakuntza ikastaroa antolatu du ekainaren 18rako, Transexualen Defentsarako eta Integraziorako Errespetuz Euskal Elkartearekin lankidetzan.

Doako ikastaro hau datorren asteartean izango da, ekainaren 18an, Kultur Leioako laugarren solairuan, 17:30etik 19:30era. Haurtzaindegi zerbitzua eskaintzen da bertara doazenentzat.

Herritarren kasuan, izen ematea 946072576 telefono zenbakian edo udalhezkuntza@leioa.net helbide elektronikoan egin daiteke, eta haurtzaindegi zerbitzua erabiliko den ala ez eta umearen adina adierazi beharko da.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude