Txosnak aurreko urteetako leku berdinean kokatzea erabaki du Udalak

Lekuan dauden arazoak konpontzeko zenbait atonketa burutuko du udalak I Txosna Batzordeak erabakia onartzea erabaki du I Txosnak herrira hurbiltzeko lanean jarraituko dutela diote

Maritxu Teilagorri Txosna Batzordeak prentsa-oharra atera du, “aurtengo San Joan jaietan Leioako txosnen kokapenaren inguruan egon den nahaspila argitzen doala” adierazteko.

Diotenez “hasiera batean, udalaren partetik, aurreko urteetako lekuan jartzeko ezintasunaren aurrean (irisgarritasun arazoak), Pinosoloko igerilekuetako parkingean kokatu nahi izan zituen, txosnak herri-gunetik aldenduz eta txosnen azken urteetako eskaerari (erdigunera hurbiltzearena) muzin eginez”. Baina “udaleko ordezkarien aldetik itxikeria gailendu bazern ere (txosnentzako aukera bakarra hori eskeiniz), herrian, eta batez ere, gazteengan sortutako iskanbilaren ondorioz egindako bilera batean, azken urteetan erabili dugun kokapena atontzea (irisgarritasuna bermatuko duen konponketak eginez” erabaki du udalak”. Ondorioz, “txosnak aurreko urteetako leku berdinean kokatzea erabaki du”.

Txosna Batzordeak, “espazioekin dauden arazoak ikusita (obrak, irisgarritasuna, emakumeontzako gune beltzak…) erabaki hori onartzea adostu du” aurtengo jaietarako, “baina argi adierazi nahi dugu gure asmoa txosnak herrira hurbiltzea dela eta horren alde laneann jarraituko dugula”.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude