Udondo Bulebarraren haur-jolasen eremuaren erabiltzaileak kexu dira aire libreko gune honen egoera kaxkarra dela eta. Hau izaten da haur txikienen ohiko jolaslekua zonalde honetan.
Kexu dira zoruaren egoera txarraz (altxatutako aldeak…), jolasteko zenbait elementuren egoeraz eta haur-jolas eremu honen itxituraz ere. Oro-har, instalakuntza honen mantenimendu faltaz kexu dira.
Jolas-eremu hau ez da aurten estaltzeko aurreikusita dagoen eremu horietako bat (Euskal Etxeen Plaza, Txorierri eta Torresolorena).