Argazki zaharrak I Idoia López, leihoa.info
Baditugu San Juan Jaiak gainean. Aurreko asteburuan gaude eta ospakizunak hasita daude: Antzineko Eguna, kirol ospakizunak, eta abar.
Datorren asteko ostegunean, ekainaren 20an, hasiko dira ofizialki jaiak, pregoiaren irakurketarekin eta txupinazioarekin.
Eta gu, Idoia Lópezek bidalitako aspaldiko Udondoko Jaietako orduko txosnaren argazki bat ekarri nahi izan dugu gure atal honetara: zerikusi gutxi zeukan horrek gaurko txosnekin, baina, edonola ere, auzotarren lana zegoen horren atzean, auzoko jaiak antolatzeko diru apur bat atera nahirik.
Jaiak gainean ditugula, ondo pasatzeko baliatu eta gozatu herriko jaietaz!