Umore Azoka :: Euskal kaleko arte sorkuntzaren erakusleihoa, bertoko 19 euskal konpainiak parte hartuta

Umore Azoka Euskal Autonomia Elkarteko kaleko arte sorkuntzaren erakusleiho bilakatuko da berriro ere, estreinaldi izango diren 14 ikuskizun aurkeztuko dituzten 19 euskal konpainiaren presentziarekin, hau da, bertako talentuaren kontzentrazio handiena, oso-osorik kaleko arteei eskainitako azoka-ekitaldi bakarrean.

Maiatzaren 16tik 19ra ospatuko den azokan euskal sektore profesionalak izango duen presentzia garrantzitsuak, Umore Azokak “bertako kulturaren sustapenarekin duen konpromisoa erakusten du”, Mari Carmen Urbieta Leioako alkateak azpimarratu duenez. “20 urteko jardueraren ondoren, ondo baino hobeto dakigu Umore Azoka funtsezko aktiboa dela gure profesionalentzat, eta beti horrela izan dadin egingo dugu lan”.

Umore Azokaren XX. edizioan parte hartuko duten 18 euskal konpainiak hauek dira: Akelar, Cía Ana Capilla, Demode Quartet, Dikothomía Cía, Garazi & Cía, Goitibera, Intujai Teatro, La Glo Zirko Dantza, Leioako Kantika Korala, Malas Compañías Zirko Taldea, Malicia! Cía, Organik, Reportero On Fire, Salitre teatro, Toni La Sal, Trakamatraka, Trapu Zaharra, Zanguango Teatro eta Circo Dabitxi.

Bertoko eszenak ere bere lekua izango du azokako espazioan, eta laugarren urtez jarraian, eskaintza orokorrari Leioako konpainien emanaldiak gehitu zaizkio. Horrela, “Tokiko Eszena” programaren barruan, Leioako Musika Bandak “A Day at the Circus, ¡Pasen y vean!” kontzertua eskainiko du; Fidias Fundazioak “The Last Wimba-Dinkas” ikuskizuna aurkeztuko du, eta Zirkun Zirko Eskolak “Zirkun txiki ikuskizuna” zirkuko ikuskizuna.

Euskal konpainiek azokarekiko erakusten duten interesa agerian geratzen da, baita ere, aurreikusitako estreinaldi kopuru garrantzitsuan. 14 ikuskizun lehen aldiz ikusi ahal izango dira Leioan. Horrek argi eta garbi erakusten du Umore Azokaren hitzordua “gorriz markatuta” dagoela euskal konpainien agendetan.

Umore Azokaren 2018. urteko edizioaren laburpena

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude