Umore Azoka :: Gaur 41 emanaldi eta 4 erabateko estreinaldi

Umore Azokak hirugarren jarduera egunari ekingo dio gaur, larunbatean, erabateko 4 estreinaldirekin, 33 ikuskizunen 41 emanaldi aurreikusten dituen egitarau zabalaren barruan. Horrez gain, herriko talentu artistikorako lekua ere egongo da, “Tokiko Eszena” ekimenaren eskutik.

Kantika Koralak Kantiketan! aurkeztuko du gaur. (Argazkia: Umore Azoka)

Orain arte ikusi gabeko lanei dagokienez, gaurko jardunaldiak erabateko 4 estreinaldi jasoko ditu. Leioa Kantika Koralaren“Kantiketan!”, nazioartean ezaguna den herriko taldeak Umore Azokan aurkeztuko duen lana da, musika bidaia eskainiz munduan zehar. “MyL” lanak Mariana Collado eta Lucio A. Baglivo elkartuko ditu dantzaren, flamenkoaren eta akrobaziaren inguruan. Cía Nom Provisional katalanen “Qui cu qui qué quina” ikuskizunak konexio joko absurdoa planteatzen du artisten eta ikus-entzuleen artean. Eta, amaitzeko, Demode Quartet taldearen “Epa Txiki” umorez betetako musika ikuskizuna. Horrez gain, Tobia Circus italiarrek “Equilibrium Tremens” ikuskizuna estreinatuko dute Estatuan, orekan eta clown jokoetan oinarritutako lana.

Leioako Musika Bandak ‘A Day at the Circus, ¡Pasen y Vean!’ eskeiniko du gaurkoan. (Argazkia: Umore Azoka)

Udalerriko artisten partaidetza bultzatzen duen “Tokiko Eszena” programak protagonismoa hartuko du, Leioako bi talderen bitartez. Alde batetik, 50 interpreteren partaidetza izango duen Fidias Fundazioak “The Last Wimba-Dinkas” abentura ausarta biziko du Afrika exotikoan. Eta bestetik, Leioako Musika Bandak “A Day at the Circus, ¡Pasen y Vean!” kontzertua eskainiko du.

Cía Nom Provisional katalandarrak ‘Qui cu qui qué quina’ estreinatuko du. (Argazkia: Umore Azoka)

Horrez gain, gaur lehen aldiz ikusi ahal izango dira azokan beste hiru ikuskizun. Antón Coucheiro galiziarrak “Sonámbulo” lanean ohe batean egingo duen bidaia; antzerki fisikoaren eta zirkuaren bitartez irudiaren garrantziari buruzko gogoeta egitera eramango gaituen Malicia! euskal konpainiaren “El punto de la i”; eta “Tutilimundi, teatros en miniatura” Le Guignol Orthopediquetaldeak sortutako eszenako kutxatxoen ikuskizuna. Horrez gain, berrikuntza gisa, Trakamatraka taldeak musika tailer berezia eskainiko du.

Demode Quartet ‘Epa Txiki’ eskainiko du. (Argazkia: Umore Azoka)

Bestalde, jarduera profesionalak aurrera jarraituko du, Euskadiko  Kaleko Arteen Jaialdietako arduradunekin egingo den topaketarekin eta azkenengo Umore Meeting izenekoekin edo artisten eta programatzaileen arteko negozio topaketekin.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude