Vicrilaren plantilla 1926. urtean

leihoa.info

Gaur dakarkizuegun argazkia Vicrilaren 1926. urteko plantillarena da. Lantegian egiten ziren lanak errotik aldatu ziren aurreko urtean, eta horrek instalakuntzen aldaketak eta langilegoarena ere eragin zituen. Lan prozesuetan, esaterako, makina berriek beira-puzgileak betiko desagerrarazi zituen.

Ordurako Lamiako bazen errekaren eskumaldeko lantegi-gune nagusia. 1905ean 99 familia-buru bizi ziren auzoan, zazpi gunetan bananduta: Hondartza, Eskola-etxea, Erribera, Goiko-Etxea, Máximo Agirre, Deltaren kalea eta Vidriera-etxea. Azken honetan bost familia zeuden erroldatuta.

Leioa ere, hazkunde handia bizi izan zuen ere tarte horretan: 1850.enean 643 biztanle zituen; 1900ean 1.846 izatera heldu ziren, eta 1910ean biztanle-kopurua 2.347 izatera heldu zen.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude