XIX Pop-rock Lehiaketaren talde finalistak, aukeratuak

Udalak Leioako XIX. Pop Rock Lehiaketan talde finalisten berri ezagutarazi berri du.

XIX. edizio honetan, guztira, 46 taldek hartu dute parte. 38 Pop Rock talde eta 8 Metal talde; 4 Leioaztarrak, 20 Euskal Herrikoak eta 26 beste jatorri batzuetakoak izan dira, gainera 6 taldek “Euskara Sarira” aurkeztu dira.

Metal modalitatean finalerako izendatutako taldeak Barakaldoko After Life eta Berangoko 4 Villains taldeak izan dira. Pop-rock modalitatean, berriz, Salamancako Bye Bye Lullaby eta Bartzelonako Lemozine taldeak izan dira aukeratuak..

Halaber, “Euskarazko abertirik onene” sari bereziaren irabazlea Desira taldea izan da, izen bereko kantarekin.

Azkenik Leioako Udalaren “Herriko Talderik onena”-ren saria Herio taldeari eman zaio.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude