Zer berri? :: “Auschwitzeko tatuatzailea”, Lale Sokoloven eleberria

Lale Sokolov tatuatzaile lanetan ari zen Auschwitz-Birkenaun. Zenbaki bana tatuatzen zien bera bezala suntsigai sartzen zirenei. Egun batean, tatuatzeko txandaren zain zegoen neska bat ikusi zuen, Gita, dardar batean, izuak goitik behera hartuta. Laleren bihotza maitasunez goritu zen instantean, eta erabaki irmoa hartu zuen: infernu hartatik biek bizirik atera behar zuten.

Mundu osoko kritika eta irakurleen txaloak jaso dituen eleberri honek Holokaustotik bizirik atera ziren Lale eta Gita Sokolov judu eslovakiarren benetako historia du oinarri. Bai haien historiak, bai eleberri honek itxaropenari eta maitasunaren indarrari egiten diote gorazarre argitsua.

Laburrean

Izenburua  Auschwitzeko tatuatzailea

Egilea  Heather Morris

Itzultzailea  Miel Anjel Elustondo

Argitaletxea  Alberdania

Zenbatekoa  21,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  288

Argitalpen-urtea  2019

Lizentzia Copyright

ISBN  978-84-9868-518-3

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude