Sare sozialen sasoian, ikuskizunaren gizarte post-industrialean, bi artista, Miren eta Jon, eta artea ulertzeko modu bi, talkan. Artistaren galderak XXI. mendearen aurrean: zenbat da obra eta zenbat artistaren marka? Zer gertatzen da pertsonaia guztiz jabetzen denean pertsonaz? Nola kudeatu arrakasta eta nola porrota? Adiskidetasuna eta inbidia, itxura eta itxurakeria, konpromisoa eta kontraesanak, sobreak eta txekeak: horiek guztiak dira Danele Sarriugarteren bigarren nobelaren ardatzak.
Laburrean
Egileak Danele Sarriugarte
Argitaletxe Elkar Argitaletxea
Zenbatekoa 14,75 € (paperean) / 8,53 € (liburu elektronikoa)
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 124
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN: 978-84-9027-806-2 (paperean) 978-84-9027-807-9 (liburu elektronikoa).