Mikel Gorosabelek 2017ko abenduaren bukaeran argitaratu zuen, Barne Records diskoetxearen eskutik, bere bakarkako lan berria: Barne basoan barna.
11 idazlek 11 abesti jantzi dizkiote beraien hitzekin. Asier Serranori bururatu zitzaion ideia, eta berak koordinatu du proiektua. Beldurra gai orokortzat hartuta eta lehen pertsonan, 11 idazle horiei zozketa bidez bidali zitzaien kanta bana, eta bakoitzak bere ukitua eman die Mikel Gorosabelek sortutako doinueri, bakoitzak bere erara gehienok bizi ditugun beldurrak azaleratuz.
Hauek dira disko honetan parte hartu duten idazleak: Igor Estankona, Irati Jimenez, Mikel Soto, Beñat Sarasola, Oier Guillan, Leire Bilbao, Harkaitz Cano, Jasone Osoro, Asier Osinalde, Gotzon Barandiaran eta Lutxo Egia.
Sabin Kareagaren BilbaoRock estudioetan grabatutako disko hau kontzeptuala da, osorik entzuteko horietakoa, entzulea lehen kantatik azkeneraino melodia eta hitzez harrapatzea eta hari une goxo bat igaroarazteko intentzioa duena.
Laburrean
Egilea Mikel Gorosabel
Diskoetxea Barne Records
Zenbatekoa 12,00 €
Formatua CD
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2017
Lizentzia Copyright
Abestiak
1. Galde
2. Utzi
3. Datorrela Txamana
4. Baso itxia
5. Hautsiezinak
6. Eguneroko ohikeriak
7. Ispiluaren bi aldeak
8. Ohean infernura begira
9. Mataza
10. Andabidea
11. Ogi-ezten