Zer berri? :: ‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua?’, Joseba Sarrionaindiaren Habanako gaukaria

‘Bizitzea ez al da oso arriskutsua?’. Esaldi horrekin hasi eta bukatzen du Joseba Sarrionandiak bere eguneroko hau. Testu laburrez eraikia, kartzelan idatzitako Ni ez naiz hemengoa gogoangarri haren moduan, egilea Kubatik ari zaigu orain, zintzo eta zuzen.

«Habanako gauak lasaiak izaten dira, auzokoren batek errime uzten du musika, katuek marruma egiten dute teilatuetan, tximista lehor batzuk ikusten dira hodeiertzean. Gaukaria berez bezala hasi zen osatzen halabeharrezko edo ustekabeko gaiekin: eguneroko bizimoduko momentuak, telebistako albisteak, lagun arteko enkontruak, ideien tolesdurak, liburu edo pelikularen batek probokatutako epifania txikiak…».


Laburrean

Egilea  Joseba Sarrionandia

Argitaletxea  Pamiela argitaletxea

Zenbatekoa  15,00 €

Hizkuntza  Euskara

Orri-kopurua  184

Argitalpen-urtea  2018

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-9172-074-4

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude