Aurtengo udan Sevillako La Mina estudioan grabatu eta nahasi dituzte zortzi kanta berriok Raúl Pérezen gidaritzapean (Pony Bravo, Maika Makovski, Guadalupe Plata…). Taldeak Erraia Diskoak zigilupean argitaratzen duen lehen lana da.
Xehetasun guztiak zaindu nahi izan dituzte, bai soinu aldetik eta baita edizioari begira ere: Dena oskol biniloan eta CD formatuan eskura daiteke hemen.
Kontzertuetara ere itzuliko dira, eta taldekide aldaketa bat ekarriko du horrek: diskoa grabatu zuen Danilo Forondak (gitarra) ezin izango du taula gainean egon, eta lehenengo diskoak grabatu zituen Joseba B. Lenoirrek astinduko ditu sei sokak.
Laburrean
Egileak Izaki Gardenak
Diskoetxea Erraia Diskoak
Zenbatekoa 15,00 € (biniloa) / 10,00 € (CD)
Formatua Biniloa / CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
Canciones
1. Haiek gu (2:10)
2. Dena oskol (3:33)
3. Burdin jantzia (3:22)
4. Ekaitzen arrazoien bila (5:08)
5. Etorkizuna (3:31)
6. Zutzean (3:38)
7. Azalak ezin hartu (4:05)
8. Irten (4:35)