26 minutu irauten duen errusiar mendi baterako bidaia da Inoren lurretan, zeinean abiadura bizkorrek, denbora-tarte geldo bezain astunek, melodia sarkorrek nahiz oihu amorratauek bihotza taupaka uzten dizuten. Intentsitate handiko bidaia sonoro bat, behin eta berriro entzuteko sentipenarekin uzten zaituena.
«Inoren lurretan / gure lurretan» oihukatzen dute, gainera. Hori delako taldearen esentzia eta filosofia: aurreiritzi guztien gainetik, muga sonoro guztiak gainditzeko joera izan dute, gustuko duten horretatik edanez, baina inorekin betirako ezkondu gabe. Hari gainean ibiltzeko erronkari heldu zioten, horretan sinistu zuten, eta oreka propio bat sortu dute, nahiz eta bidea ez den erraza izan. Gaur da eguna, 25. urteurrenaren atarian, aspaldiko Eraso!-rik bizienarekin topatuko garela.
Laburrean
Egilea Eraso!
Diskoetxea Autoekoizpena
Zenbatekoa 10 € (CD) / 6 € (disko digitala)
Formatua CD / MP3
Hizkuntza Euskara
Argitarapen urtea 2018
Lizenztzia Copyright
Abestiak
1. Algoritmo bat (03:15)
2. Azalarazten (03:47)
3. Zinismoaren garaipena (03:22)
4. Hodei beltzak (04:05)
5. Dena errepikatuz doa (03:50)
6. Inoren lurretan (08:06)