Donostia Kultura Poesia Saria 2018 irabazi du Iraganaren izterrak liburuak.
Gorka Salces Alcalde (Portugalete, 1986), historiako lizentziatura eta masterra bukatu ostean, Berria egunkarian bekadun-erredaktore lanetan aritu zen urtebetez, euskaldunek komunikabideen aurrean dituzten iritziak, ohiturak eta jarrerak aztergai dituen doktore-tesian murgildu aurretik. Gaur egun Historiako irakasle lanetan dihardu bigarren hezkuntzan. 2013an Ermua Hiria literatur lehiaketa irabazi zuen Apirila ñirñirka poemarioarekin, eta orduz geroztik bi bigarren sari jaso ditu Pasaia Hiria (Haize takikardikoa, 2014) eta Hondarribiko Bordari (Ekinokzio bete Gales, 2017) lehiaketetan.
Laburrean
Izenburua Iraganaren izterrak
Egilea Gorka Salces
Argitaletxea Balea Zuria
Zenbatekoa 10,00 €
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 77
Argitalpen-urtea 2019
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-947263-7-8