Zer berri? :: “Luhuso. ETAren armagabetze zibilaren kontakizuna”, Enekoitz Esnaola

Euskal gatazkan bakegintzarako mugarri izan zen Aiete: jarduera armatua utzi zuen ETAk. Luhuso ere izan zen gogoangarri: haren armagabetzearen lehen ekinaldia izan zen. Hurrengo mugarria, Baiona: guztiz desarmatu da ETA, 2017ko apirilaren 8an; Aieteko bake konferentziatik bost urte eta erdira. Espainiako eta Frantziako estatuen jarrera itxia ikusita, eta saioak saio, ETAk azkenerako gizarte zibilari eman zion armagabetzearen ardura politikoa eta teknikoa, eta, lan kolektibo era iraunkor bat eginez -batik bat, Ipar Euskal Herrian-, Frantziarekin hitzartu zen. “Armagabetzearen euskal eredua”, deitu diote.

Aietetik Baionara arteko kontakizuna idatzi du Enekoitz Esnaola kazetariak. Ikerketa lan bat ere bada, kontatu ez den kontu asko jasotzen baitu.

Askatu da gatazkaren ondorioak konpontzeko beste korapilo bat. Geratzen da besterik.

Enekoitz Esnaola (Azpeitia, 1970) kazetaria da, eta Berria-ko Politika sailean ari da gaur egun. Aurretik Euskaldunon Egunkaria-n eta Hitza proiektua aritua. 25 urtetan euskal prentsan ibilitako kazetaria.


Laburrean

Egilea  Enekoitz Esnaola

Argitaletxea  Elkar

Bilduma  Aleka

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen urtea  2017

Orri kopurua  240

ISBN  978-84-9027-793-5

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude