McOnak 2011n sortu zen, Lekeition; gaur egun, zazpi lagun dira. 10 abestiz osatuta dago Gure naufragioak, taldearen laugarren diskoa.
Honako hauek dira abestiak: Sutara (02:56), Saretu (03:29), Zer da bizitza (03:15), Gure aukera (03:24), Mundu aldrebesa (03:59), Zaharrak berri (03:18), Ametsak (03:50), Bele beltzak (02:11), Nere Kalifornian (03:48), Gure naufragioak (03:32). Erritmo biziko kantak, folk doinuak biltzen ditu lekeitiar taldeak bere disko berrian.
2018ko abuztuan, Usurbilen Haritz Harreguy Studio-an grabatua da diskoa.
Laburrean
EgileaMcOnak
FormatuaCD / MP3
HizkuntzaEuskara
Argitalpen-urtea2018
LizentziaCreative Commons by-nc-sa