Liburu honek nazio-marka eta nazio-markagintzaren aferari ertz eta ikuspegi ezberdinetatik heltzen dio.
Mapa berriak ulertzeko eta euskal jendartearen balio eta interesen arabera bertan kokatzeko hainbat gako zein baliabide eta hausnarketarako galdera eskaintzen ditu.
Izenaz, ikurrez, ereserkiez edo logotipoez erantzunak espero baditu norbaitek, okertu egingo da, hau ez baita horretarako liburua. Lan honek ez du zer garen edo izan behar dugun definitzen, hori euskal herritarroi eta eragileei dagokien ariketa delako.
Liburuaren helburua lurralde berri batean sartzen hasteko koordenatu batzuk ematea da; XXI. mendeko joko-zelaian euskal jendartearen balioa transmititu, egituratu eta ikusgarri eta erakargarria egiteko laguntza eskaintzea hain zuzen ere. Gurekin, edo gu gabe, mundua aurrera doa. Korronteak gu eraman gaitzan utziko dugu, edo nahi eta behar dugun lekura ailegatzeko igeri egingo dugu.
Laburrean
Egilea Naroa Jauregizuria Lopategi
Argitaletxea UEU
Zenbatekoa 16,50 € (papera), 11,55 € (pdf-a)
Hizkuntza Euskara
Orri kopurua 134
Urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-8438-657-5