Liburu bat apalategitik hartu eta leihotik bota du emakumeak. Editorearen deia jaso du jarraian, ea hurrengo nobela noizko…
Sara Historia irakaslea da Florentziako unibertsitatean. Ikasturteko lehenengo egunean istripu txiki bat izango du, iraganeko ezbehar bat gogora ekarriko diona. Ahizpak deituko dio egun berean, eta aitari azken bisita egitera itzuliko da jaioterrira. Baina gaztaroko mamuekin egingo du topo han. Sarak urteetan gorde du Kataluniatik ihes egiteko erabakiaren arrazoia, baina nobela autobiografikoa idaztea erabaki duenez, bere bizitzaren puzzlea osatzen hasiko da pixkanaka.
Iraganeko mamuei izkin egiten pasa du bizitza erdia Sarak, baina bizitakoari ihes egin dakioke? Nola konpon dezakegu behinola gure barruan apurtutakoa?
Ugaitz Agirrek iraganaren zama, genero harremanak, identitatea ditu kontagai bere aurreneko nobelan.
Laburrean
Egilea Ugaitz Agirre
Argitaletxea Susa argitaletxea
Zenbatekoa 19,00 € (paperean) / 3,63 € (liburu elektronikoa)
Hizkuntza Euskara
Orri-kopurua 320
Argitalpen-urtea 2018
Lizentzia Copyright
ISBN 978-84-17051-14-3