ZEr berri? :: Viktor E. Frankl: “Gizakia zentzu bila”

Viktor Franklek kontzentrazio-zelaietan bizi izandako esperientziaren kontakizun lazgarria dugu Gizakia zentzu bila liburua.

Sufrimendu handiko urte haietan guztietan, bere izatearen barren-barrenean bizi izan zuen Viktor Franklek zer den bere existentziaz ez beste guztiaz erabat gabetutako existentzia bat. Den-dena galdu, gosea, hotza eta basakeriak pairatu, eta, hainbat aldiz, exekutatua izateko zorian egon arren, hala eta guztiz ere bizitzak merezi duela onartzera iritsi zen Viktor Frankl, barne-askatasuna eta giza duintasuna suntsiezinak direla esatera, Hala ere, bizitzaren alde dagoela aldarrikatzeraino. Psikiatra eta preso gisa, Franklek gogoeta egiten du, ezohiko itxaropen hitzak erabiliz, gizakiak zailtasunak gainditzeko eta gidari dugun eta gure bizitzei zentzua ematen dion egia sakon hori aurkitzeko duen ahalmenari buruz.

Logoterapiak (Franklek berak asmatutako metodo psikoterapeutikoak), hain zuzen ere, arreta, norberaren existentziaren zentzuan jartzen du eta gizakiak zentzu hori bilatzen egiten duen ahaleginean. Zer espero du bizitzak gugandik?

Psikiatra batek kontzentrazio-zelai batean bizi izandako egitate eta gertaeran gainean utzitako lekukotasuna baino askoz gehiago da liburu hau: bizi irakaspen bat da. Berrogeita hamar bat hizkuntzatara itzulia, liburuaren milioika ale saldu dira munduan. Washingtongo Library of Congressen arabera, Estatu Batuetan gehien eragin duen liburuetako bat da.

Kontzentrazio-zelaietako literaturan, klasiko bat.


Egilea
Neurologiako eta psikiatriako irakasle izan zenVienako Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean.Vienan, Neurologia Poliklinikako zuzendari jardun zuen hogeita bost urtez. Haren“Logoterapia /Azterketa Existentziala” “Vienako Hirugarren Psikoterapia Eskola” bezala ezaguna izatera iritsi zen. Katedradun izan zen Harvard,Stanford, Dallas eta Pittsburgheko unibertsitateetan, eta Logoterapiako ohorezko irakasle San Diegoko (Kalifornia) U.S. Nazioarteko Unibertsitatean.
1905ean jaioa,Vienako Unibertsitateko medikuntzako eta filosofiako doktore tituluak jaso zituen. Bigarren Mundu Gerran, hiru urtez egon zen atxiloAuschwitzeko, Dachauko eta beste zenbait tokitako kontzentrazio-zelaietan.
Lau hamarkadetan zehar, Frankl doktoreak ezin konta ahala hitzaldi egin zituen munduko hainbat tokitan, eta Europa,Amerika,Afrika eta Asiako 29 unibertsitatetako ohorezko tituluak jaso zituen. Sari asko irabazi zituen, Estatu Batuetako Psikiatria Elkarteko Oskar Pfister saria, besteak beste, eta Austriako Zientzien Akademiak ohorezko kide izendatu zuen.
Franklek idatzitako 39 liburuak 48 hizkuntzara itzuliak izan dira.
Liburu horiAmerikako Estatu Batuetako eragin handieneko hamar liburuetako bat da.
Viktor Frankl 1997an hil zen,Vienan.

Laburrean

  • Egilea: Viktor E. Frankl
  • Itzultzailea: Lontxo Oihartzabal Rezola, Miren Arratibel Garmendia
  • Argitaletxea: Erein argitaletxea
  • Zenbatekoa: 16,00 €
  • Hizkuntza: Euskara
  • Orri-kopurua: 216
  • Argitalpen-urtea: 2017
  • Lizentzia: Copyright
  • ISBN978-84-9109-212-4
Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude