Zer berri? :: “Z.E.R.O.”, Governors taldearen diska berria

Governors taldea Arrasaten sortu zen 2006an. Soinu indartsu eta ahaltsuak gustuko dituen taldea da. Governors taldeak musikaren pisua eta trinkotasuna melodien eremura gerturatu ditu. Abestiek bi errail dituzte, bi errail paralelo bide berberera doazenak. Rock bortitzaren melodiazko geltokia dute aterpe, hori da Governors.

Taldearen seigarren diskoa Z.E.R.O. (Zikloari Ekin dio Rhinopalpak Ohartzerako) da. 2017ko abuztu eta irailean grabatu eta nahastu du Haritz Harreguy teknikariak Usurbilgo Higain estudioan. Governorsek izugarrizko konfiantza du Jimmy S.A.-rengan eta berriro egin du lan ekoizpenean. Masterizazioa Jonan Ordorikak egin du Mamia estudioan. Baina Governors taldeak segitu du bilatzen laguntza gehiago: Aitor Antruejok gitarrak grabatu eta konponketak egin ditu. Koldo Uriartek sintetizadorea, samplerra eta piano konponketak egin ditu. Aritz Navarrok koruak. Aiert Goenaga, Mikel Etxaburu eta Xabi Igoaren testuak daude.

Governors taldearen Z.E.R.O. rock lodi eta boteretsua da, soinua melodien kolpeak atontzen dute, soinua kolpeka dator ametsetatik egunerokotasunera. Governors taldeak ausardia erakusten du abestiz abesti. Indarrak hunkitzeraino garamatza. Borobil, trinko musikan eta letretan esaten dutena, Xabi Igoak ongi laburtu du “Hezurraren kulturan” abestiaren hitzetan: konponbiderik ez dut nahi biderik izan ezean.

Abestiak

1. Diabolus (3:47)
2. Bizhilik (4:34)
3. Harro (4:27)
4. Inor ez (4:41)
5. 1937 (4:33)
6. Hezurraren kultura (4:04)
7. X & Y (5:10)
8. Amets ehiztariak (4:29)
9. Amets hipoxikoak (3:48)
10. Kontra (4:33)


Laburrean

Egileak  Governors

Diskoetxea  Baga Biga produkzioak

Zenbatekoa  10,00 € (CD) / 8,99 € (disko digitala)

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2017

Lizentzia  Copyright

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude