“Zer gertatzen ari da gazteentzako alokairu diru-laguntzekin?”, galdegiten du EH Bilduk

EH Bildu Leioak “gazteontzako alokairu diru-laguntzekin zer gertatzen ari den” galdegin du berriki, Facebook-en duen bere orrialdean argitaratu ohar laburraren bitartez.

Gogoratu duenez, “Leioako Udalak iragan abenduan 10 egun eman zizkien [gazteei] eskaera egin eta dokumentazio guztia jaso eta udalean aurkezteko”. Eta salatu du “bi hilabete eta erdi pasatu direla eskaerak aurkezteko epea bukatu zenetik eta udalak oraindik ez du erantzunik eman”.

Ezkerreko talde subiranistak dioenez “udalera galdezka hurbildu diren gazteei informazio ezberdinak helarazi zaizkie (urtarril bukaeran erantzuna egongo zela, otsail bukaeran izango zela, momentuz ez zekitela…)”. Horregatik, “beste behin, Udal Gobernu taldearen kudeaketa txarraren ondorioak gazteok pairatu behar ditugula” azaldu du, honen guztiaren atzean “borondate politiko falta ote dagoen” galdetzen diola bere buruari.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.