Zinema :: “Dunkerke” filma Kultur Leioan ikusgai

1940-ko maiatzean armada aliatua Dunkerke-ko hondartzan zapaldua izan zen, eta horren ondorioz, 400.000 soldadu bertan harrapatuta gelditu ziren. Ejerzito alemaniarraren erasoa jasaten zuten bitartean, indar militar gutxirekin eta zibilen ehundaka ontzitxoekin aliatuek “Dinamo Operazioa” (“Dunkerkeko Miraria” ere deitua) martxan jarri zuten, bertan harrapatuta zeuden soldaduak Britainia Handira ebakuatzeko asmoz.

Cristopher Nolan zuzendari ingelesak errealismo harrigarri batekin berregin du II. Mundu Gerrako gertakari hau ”Dunkerke” filmean. Espektakulu handi honetan, gertakarien lokalizazioetan barneratzeko eta soldaduek bizi izan zuten estutasun berbera sentitzeko aukera eskeintzen zaio ikusleari. Istorioa epiko bat, epopeia bat, esperientzia intimoa bilakazen da, narrazioaren subjektibotasuna garatuz. Nolan suspentseaz baliatzen da, lurrean, itsasoan eta airean gertatuko hiru istorio hiru denbora unitate desberdinetan (aste bat, egun bat eta ordu bat) tartekatzeko. Filmak duen kutsu patriotikoa alde batera utzita, esan daiteke zinema belikoari egindako aportazio interesgarria ikusteko aukera izango dugula.

“Dunkerke” Kultur Leioan ikusgai egongo da urriaren 14, 15 eta 16an arratsaldeko 20:00etan 4,5 euroren truke (3,5 euro ikusleen egunean).


Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude