Zer berri? :: «Damurik ez, bihotzak aske», The Potes taldearen bigarren diskoa

Arrasateko The Potes taldeak taldekideek sortutako hamabi kantekin osatutako bigarren lan luzea kaleratu du pandemia betean. Diskoaren sortze prozesuaren hasieran, etena egin zuten Debagoieneko merkatari, ostalari eta zerbitzuen eskaintzaileei elkartasuna adierazteko asmoz; Negu Gorriak taldearen Gora Herria kanta birmoldatu eta Gora herrixa, eutsi merkataritza bertsioa plazaratu zuten.

Hori bukatutakoan, aurtengo apirilean, pandemia beteko oztopo eta zailtasunak gainditu ostean Damurik ez, bihotzak aske disko berria aurkeztu zuten.

The Potes taldeko kideak I Argazkia: The Potes

Laburrean

Egileak  The Potes

Diskoetxea  Autoekoizpena

Formatua  CD / MP3

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

Abestiak

1. Parez pare (3:07)
2. Ametsen bidean (3:29)
3. Hasi gaitezen berriro (3:38)
4. Sustrairik gabe (2:23)
5. Moraletika (3:10)
6. Amonaren lentejak (3:03)
7. Galtzaileak (2:36)
8. Pozoitutako kezkak (3:39)
9. Umetako jolasak (3:11)
10. Tik-tak (2:55)
11. Zein bakarrik zauden (2:48)
12. Musikaren magia (3:15)


Damurik ez, bihotzak aske diskoaren Parez pare kantaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *