Zer berri? :: «Sugarra», Addar taldearen diskoa

Addar taldea Bermeon sortu zen 2018an. Urtebetez abestiak landu eta gero, 2019ko azaroan Bilboko Koba estudioetan bere lehen lana ekoitzi du: Sugarra.

Gorka Padronesek (ahotsa eta gitarra), Beñat Aurrek (gitarra), Xabier Bilbaok (baxua) eta Imanol Rodríguezek (bateria) osatzen dute taldea.

Rock eskandinaviarraz kutsatutako energiak, potentziaz beteriko riff-ek eta melodia lazgarriek osatzen dute haien lehen lan hau.

Geroztik, energiaz beteriko zuzenekoak eskaintzen dituzte Euskal Herri osoan zehar.


Addar talde bermeotarraren kideak. Argazkia: Addar

Laburrean

Izenburua  Sugarra

Egileak  Addar

Diskoetxea  Autoekoizpena

Zenbatekoa  7,00 €

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2020

Lizentzia  Copyright

 Abestiak

1. Argi ala ilun (03:41)
2. Bete betean (03:15)
3. Ez da galdu ezer (04:00)
4. Radio Izar (04:01)
5. Rock City (04:25)

Info +

Addar-en Facebook orrialdea  https://www.facebook.com/addar.rock

Instagramen orrialdea  https://www.instagram.com/addar.rock/?hl=es

Addar taldearen Sugarra diskoaren bideoklipa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *