Zer berri? :: «Kantu bat gara», Jon Maiaren liburua

30 urte dira Jon Maia bertsolariak bere lehenengo kantak idatzi zituela, Negu Gorriak taldearen Gure jarrera diskorako. Ordutik Maiak Euskal Herriko hainbat eta hainbat talde eta abeslarirentzat idatzi ditu kantuen hitzak: Negu gorriak bera, Gari, Mikel Urdangarin, Anari, Benito Lertxundi, Soziedad Alkoholika, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Gozategi, Ken zazpi eta abar luze bat. Horietako kantu asko eta asko jendearen gogoan geratu dira dagoeneko: «Itsasoari begira», «Gora Herria», «Lehenbiziko bala», «Nirekin», «Non geratzen den denbora», «Eskuetan», «Itsasoa gara», «Zaharra zara Bilbo»…

30 urteko letragile ibilbide oparoa ospatzeko, Jonek bere hainbat kantu ezagunen bertsioak jasotzen dituen Kantu bat gara izeneko liburu-disko hau atera du.


Liburuaren azala I Argazkia: Elkar argitaletxea

Laburrean

Egilea  Jon Maia

Argitaletxea  Elkar Argitaletxea

Zenbatekoa  24,95 €

Hizkuntza  Euskara

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN  978-84-1360-136-6


Kantu bat gara liburu-diskoaren aurkezpen bideoa

A las redes

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *