Antzerkia :: “Kelonia eta itsasoa Kultur Leioan

Umeentzako antzerkia

Gorakada Teatroa I Euskal Herria

Abesti itxurako istorio bat da Kelonia eta itsasoa, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere leku bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txikia, hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.


Laburrean

Izenburua  Kelonia eta itsasoa

Konpainia  Gorakada Teatroa (Euskal Herria)

Egilea eta zuzendaritza  Dora Cantero

Itzulpena  Idoia Barceló

Musika  Fran Lasuen

Antzezleak  Nerea Ariznabarreta

Musika eszenan  Maider López

Eszenografia eta Atrezzoa  Martí DoLekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Otsailaren 19an, igandean

Ordua  18:00etan

Sarrera  6 euro

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude