Zer berri? :: “Bob Dylan. 100 kantu” poesia liburua

Bob Dylan Amerikako Estatu Batuetako (AEB) musikari, konpositore, abeslari eta poeta da, XX. mendeko eta XXI. mende hasierako musikaren izen emankor eta esanguratsuenetakoa.

Robert Allen Zimmerman izenarekin jaio zen, 1941eko maiatzaren 24aan, Minnesotako Duluth hirian (AEB), eta estatu bereko Hibbing hirian hazi zen, jatorri judutarreko gurasoen komunitatearen abaroan. Irratiak piztu zion blues, country eta rock and roll-erako zaletasuna; institutu garaian iraupen laburreko zenbait musika bandatan parte hartu zuen. 1960an, urtebete baino ez zeramanean Minnesotako Unibertsitatean, ikasketak utzi zituen musikaren bideari heltzeko eta New Yorkera alde egin zuen. Greenwich Village auzoko tabernetan jotzen hasi zen, eta laster lortu zuen garaiko folk musikari ospetsuenen onarpena. Orduantxe ekin zion Bob Dylan ezizena erabiltzeari, eta izen hori jarri zion 1962an kaleratu zuen lehenbiziko diskoari, Dylan Thomasen omenez.

Musikaria ez ezik, aktorea, gidoilaria, zinemarasko konpositorea eta artista bisuala ere bada. Azken horri dagokionez, bere hainbat diskoren azaletako irudiak egin izan ditu, baita zenbait erakusketa ere. Azkena 2013an egin zuen Londresen, Dylanek berak sortutako burdinazko zapi atez osatutako Mood Swings.

Bitan ezkondu da eta sei seme-alaba ditu. Egun bananduta dago eta Malibun bizi da, Kalifornian.

Musikaria

Bob Dylanek diskografia oparoa du: estudioan grabatutako 39 disko, zuzeneko 10, 9 bilduma-disko, The Bootleg Series bilduma bereziko 15 disko eta 62 single. The Travelin Wilburys tadearekin argitaratutakoak kontuan hartuz gero, 2 disko gehitu behar zaizkio zerrendari. Denera www.bobdylan.com webgunean 677 kantu eskaintzen ditu. Ia sei hamarkadatako ibilbidean, Dylanek hainbat musika genero landu ditu: folk (estatubatuar, ingeles, eskoziar eta irlandarra), blues, country, gospel, rock, rocabilly, jazz eta swinga. Abeseaz gain, gitarra, armonika eta teklatua jotzen ditu. Hainbat bira egin izan ditu. 19988ko ekainaren 7an Never Ending Tour bira amaigabeari ekin zion; ordutik urteko 100 bat kontzertu egin izan ditu.

Dylanen lanek hainbat sari jaso izan dituzte: 13 Grammy, Oscar bat eta Golden Globe bat, besteak beste. Bera ere sari eta izendapen garrantzitsuak lortutakoa da: Princeton (197′) eta Saint Andrews (2004) unibertsitateetako Doctor Honoris Causa, Frantziako Commandeur des Arts et des Lettres (1990), Asturiasko Printzea Saria (2007), Pulitzer Saria (2008), Amerikako Estatu Batuetako Arteen Domina (2009), herrialde bereko Askatasunaren Domina Presidentziala (2012), eta, Literaturaren Nobel Saria (2016), besteak beste.

Poesia

Bob Dylanen letrek gai pertsonalak, sozialak, politikoak, filosofikoak eta literarioak jorratzen dituzte. Poesia soziala, gogoeta erlijiosoak eta eguneroko kontuakdira nagusiki bere kantuen eremu nagusiak. Literaturaren Nobel Saria eskuratu zuenean, 2016an, epamahaiak nabarmendu zuen saria eman ziola “Amerikako kantagintzaren tradizio handiaren baitan sortutako adierzpen poetiko berriengatik”. New York Timesen iritziz, “musikari herrikoi bati ematean literaturaren sari gorena, Suediako Akademiak literaturaren mugak berrrezarri ditu eta honako eztabaida abiarazi: kantuen letrek poesiaren edo eleberrien balio artistiko bera dute”.

Liburu hau Bob Dylanen obra kudeatzen duen Londreseko agentziak hautatutako ehu kanturen letrez osatuta dago. Kantuok euskaratzeko irizpideak eta buruhausteak ezagutu nahi dituenak liburuaren hitzatzean aurkituko ditu itzultzailearen azalpenak eta gorabeherak.

Xabi Payá Ruizek idatzitako hitzaurrea


Laburrean

Izenburua  Bob Dylan, 100 kantu (Selected Lyrics jatorrizko edizioan)

Egilea  Bob Dylan

Itzultzailea  Xabier Payá Ruiz  

Argitaletxea  Elkar

Salneurria  24,50 €

Hizkuntza  Euskera

Orrialde kopurua  348

Argitalpen-urtea  2021

Lizentzia  Copyright

ISBN 978-84-9027-747-8

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude