Udalak apirilaren 1etik aurrera irekiko ditu berriro udal txokoak

Datorren apirilaren 1ean, Gaztelubideko eta Zuhatzuko (San Bartolome) udal txokoek ateak irekiko dituzte berriro. Erreserbak egin ahal dira honez gero Udalaren Egoitza Elektronikoaren bidez, eskatzailearen NANaren fotokopia eta mezu elektroniko bat bidaliz sac01@leioa.eus, sac02@leioa.eus helbidera edo udaletxeko eta Gaztelubideko HAZetan aurrez aurre.

Erreserbak aurreko hilaren 1etik 15era bitartean eskatu beharko dira. Hilaren 15eko 00:00ak arte, bitarteko elektronikoen bidez bada, edo egun horretako 14:30ak arte, aurrez aurrekoa bada. Pertsona eta txoko bakoitzeko erreserba bat eskatu ahal izango da hilean; erreserba horiek udalerrian erroldatuta dauden eta adin nagusikoak diren pertsonek bakarrik egin ahal izango dituzte. Egun berean erreserba bat baino gehiago izanez gero, zozketa bat egingo da Kultur Leioan egingo diren eskaeren artean.

Erabilera erreserbatzeagatik eta mantentze gastuengatik (argia, ura, garbiketa…) lanegunetan (astelehenetik ostegunera) 58,26 euro. kobratuko du Udalak. Asteburuetan (ostiraletik igandera) eta jaiegunetan 114,48 euro.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude