Ikuskizunak umeentzat asteon Kandelazubietan

Gaur, urtarrilak 2 hasita, umeentzako ikuskizunak eskainiko dira Kandelazubietako kiroldegian.

Horrela, gaur, urtarrilak 2, arratsaldeko 18:00etan, Thor Magoaren ikuskizuna egongo da, 4 urtetik aurrerako umeentzat.

Bihar, urtarrilak 3, asteartea, eguerdiko 12:00etan, Antzerkia eskainiko du Xilipurdi konpainiak, Salam izenburuko ikuskizuna, 4 urtetik gorako umeentzat. Bestetik, arratsaldeko 18:00etan, Rosa Martinez-en Titereak ikusi ahalko dira, Beti lagun ikuskizunarekin, 2 urtetik gorako umeentzat.

Asteazkenean, urtarrilak 4, eguerdiko 12:00etan, Kiki-Koko pailazoak Txintxilintxin, Bakea egin ikuskizuna ikusgai egongo da, 2 urtetik gorako umeentzat. Eta arratsaldeko 18:00etan, Antzerkia, Ziriki Zirku konpainiarekin, Berrerabizi ikuskizunarekin, 4 urtetik gorako umeentzat.

Azkenik, urtarrilak 5, osteguna, eguerdiko 12:00etan, Irrikazu konpainiaren musika ikuskizuna, Revoltijo izenekoa.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude