Arte eszenikoak :: “Zaquizamí”, Kultur Leioan

Dantza Familiarra

Cía. Roberto G. Alonso (Catalunya)

Roberto G. Alonso konpainiak 20 urte baino gehiagoko ibilbidea du, eta dantza arloan erreferente argia da koreografia lengoaia berezia duelako; dantza eta antzerki narratiba nahastea eta agertokiaren kon­tzeptu bitxi, irudimentsu eta xehetasunez betea izatea du ezaugarri nagusi gisa.

“Zaquizamí” ikuskizun bitalista da; trasteleku edo ganbara batean utzitako jostailuek eta trasteek bizitza daukate bat-batean; aukera berrien bila ari dira eta akatsak bertute bihurtzen dituzte. Aniztasunari, elkartasunari eta norberaren burua gainditzeko espirituari buruz hitz egiten duen obra da.
Gure zakizami edo ganbara, gure istorioa, pasabidearen amaieran dago. Gaizki jarritako hiru apal ditu, giltza eta kisketadun ate bat eta funtzionatzen ez duen entxufe bat. Argia itzaltzen den bakoitzean festa antolatzen dute eta bertan bizi direnek, ikusi ez arren bertan daudenek, bizitzeari, jolasteari eta amets egiteari ekiten diote inork entzuten ez dituela uste dutenean.
Pssssss……. Ez egin zaratarik! Ezin dute jakin zuek zer dakizuen!


Laburrean

Zuzendaritza eta koreografia  Roberto G. Alonso

Antzezleak  Anita Àstrid, Borja Fernández, Laura Marsal

Eskenografia  Roberto G. Alonso, Tony Murchland

Argiztapena  Tony Murchland

Atrezzoa eta jantziak  Roberto G. Alonso, Víctor Peralta

Espazio sonora  Carles Cors

Iraupena  60′

Hizkuntza  Sin texto

Ikuslegoa  +3 año

Lekua  Auditorium de Kultur Leioa

Eguna  29 de abril

Ordua  18:00 horas

Sarrera  2,5-5 euros


Info +

Web orrialdea  Cía. Roberto G. Alons

Facebook  

Twitter  

Instagram  @ciarobertogalonso

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude