Bizkaia berriro garaile bote luzeko Euskal Herriko finalean

Bizkaiak irabazi du beste behin ere Euskal Herriko Bote Luzeko finala. Urriaren 31n jokatu zen finala, Oiartzunen.

Bizkaitarren garaipena, hala ere, ez zen erraza izan. 1-0, 3-0 eta 4-1 jarri ziren aurretik gipuzkoarrak, baina azken segundoan berdindu egin zuten partidua bizkaitarrak, 4-4.

Luzapenean, antzeko egoera bizi izan zen. Gipuzkoarrak aurretik jarri ziren berriro ere, 0-3, baina bizkaitarrek beste behin ere lortu zuten buelta ematea partiduari eta, azkenean, 5-4 irabazi zuten.

Bizkaiko jokalarien artean Eneko Uribe gazte jokalari leioaztarra aritu zen.

Bestalde, partidua Euskaraldian parte hartzera dei egiteko baliatu zuten herrialde bietako jokalariek, beheko argazkian ikus daitekeen bezalaxe.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude