Dantza :: “Invisible wires” Kultur Leioan

La Macana Galiziako dantza-konpainia bat da; 2009an eratu zuten Caterina Varela eta Alexis Fernández egile eta an­tzezleek. Haien lehenengo lanari esker, Ven, nazioarteko proiekzioko ibilbidea hasi zuten, haien sormenezko jarduna pedagogikoarekin tartekatuta. Izan ere, lan horrek hainbat sari irabazi ditu eta hogei herrialde baino gehiagotan egin dituzte emankizunak.

Invisible wires dugu haien azkeneko produkzioa. Julio César Iglesias Ungok zuzendu du, Alemanian bizi den kubatarrak, eta artista-talde zoragarri batek lan egiten du horretan. Proposamen benetan fisikoa da: giro surrealista baten erdian, pertsonaia tormentatuen talde basati bat zentzugabekerian, heriotzan, maitasunean eta oroitzapenetan zehar zamalkatuko da. Esperientzia bizia, fisikoki zoragarria.

Emanaldiaren ostean topaketa ikusleekin egingo da.


Laburrean

Zuzendaritza artistikoa  Julio César Iglesias Ungo

Zuzendaritza Laguntzailea  Caterina Varela

Antzezleak  Alexis Fernández, Tanja Fridjonsdottir, Niko Hafkenscheid, Janis Heldmann, Jacob Ingram-Dodd, Dymitry Szypura

Jatorrizko musika eta zuzenean  Niko Hafkenscheid

Argiztapen diseinua  Alfonso Castro

Iraupena  60′

Non  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Abenduaren 1ean

Ordutegia  20:30ean

Sarrera  7,5 – 15 €

Info +  https://www.lamacana.es

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude