EH Bildu Leioak udal hauteskundeetarako zerrenda osoa ezagutarazi du

EH Bildu Leioak ezagutzera eman du hurrengo maiatzaren 26an izango diren udal hauteskundeetan aurkeztuko duen hautagaitza, behin pertsona horiek hautatzeko barne prozesua bukatuta.

EH Bildu Leioak dioenez, udal hauteskundeei begirako prozesua alkategaia aukeratzeko prozedurarekin hasi zen, Jokin Ugarte Egurrola hautatua izan zelarik. Ondoren herriko auzoetan, elkarteekin eta programa osatzeko izandako bilkura ezberdinekin jarraitu zuten. Eta hirugarren urratsa, Jokin Ugarte alkategaiarekin joango diren gainontzeko 23 kideak aukeratzea izan da, “edozein Bilkidek bere burua aurkez zezakeela hautagai gisa”.

Koalizio subiranistak adierazi duenez, “talde ona osatu du EH Bildu Leioak, parekidea, prestakuntza maila handiko jendearekin, ekimen eta borroka ezberdinetan parte hartutakoa”. Kide guzti horiek, “Leioaren alde, bere auzo eta herritarren alde lan egiteko prestutasuna, gauzak aldatzeko gogoz eta herritarrak entzun eta haiekin batera kudeaketa eredu garden eta parte hartzailea bultzatzeko konpromisoa” dute, ezkerreko subiranisten koalizioak adierazi duenez.

Hauetxek dira, beraz, EH Bildu Leioak aurkeztutako taldea: (1) Jokin Ugarte Egurrola (musika irakaslea, egungo zinegotzia, alkategaia), (2) María José Peleteiro Ramos (medikua), (3) Asier Izquierdo Aguilera (liburuzaina), (4) Eguzkiñe Aguirre Velasco (irakaslea), (5) Aritz Alboniga Bregel (irakaslea), (6) Ana Pereda García de Olano (medikua), (7) Jorge Cambeiro Salgado (tabernaria), (8) Maddi Kanpo Artetxe (ikaslea), (9) Aitor Escudero Gallastegi (langilea, ordezkari sindikala), (10) Nagore Marcos Juez (irakaslea), (11) Arkaitz Fullaondo Elordui-Zapaterietxe (EHUko irakaslea), (12) Celia Antruejo García (irakaslea), (13) Oscar Lezertua Peña (Getxo udal langilea, ordezkari sindikala), (14) Rakel Olea González (Euskara teknikaria), (15) Pernando Morales Tobias (mehatzaria), (16) María Begoña Ugarte Egurrola (langile autonomoa), (17) Eneko Uribe Fernández (erizaina), (18) Ainize Uruburu Ugarte (ikaslea), (19) Eneko Bilbao Aurrekoetxea (ingeniaria), (20) Pilar Arce Abascal (jubilatua, iheslari ohia), (21) Aritz Tellitu Zabala (abokatua), (22) Naiara Goiriena Zilloniz (irakaslea), (23) Bego Luzaide Gana (jubilatua), (24) Joserra Elkoroaristizabal Bujedo (jubilatua).

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude