Gabonetan Antzokira :: “Wabi Sabi”

Mons Dansa (Katalunia)

Zenbat istorio geratzen dira marrazkilari, idazle eta poetek paperon­tzira botatzen dituzten paperetan gatibu? Istorio tolestuak, apurtuak, zimurtuak… Paperezko istorioak… Utziko al diegu kanpora ateratzen?

Istorio horiek lo geratzen dira norbait haiek askatzera etortzeko zain. Batzuetan lortzen dute ihes egitea, eta hegan alde egiten dute, haien­tzat lekua daukan bururen baten bila.

Papera bezain elementu sinple batetik sortzen diren istorioak aurki­tzeko ideiatik abiatuta, ikuskizun horrek dantzaren, bideoen, magiaren eta umorearen bidez kontatzen digu amaitu gabeko bi pertsonaien istorioa. Akastunak dira, baina lortu dute haiek biltzen zituen paperetik, norbaitek ahaztuta laga zituen lekutik, ihes egitea. Orain, bidean botata topatzen dituzten istorio guztiak askatzen dituzte, haiekin jolastu eta bizitza berri bat emateko.


Laburrean

Ideia, Zuzendaritza  Claudia Moreso

Sormena, Antzezleak  Sarah Anglada, Sara Pons

Argiztapena  Roger Guinot

Musika  Tactequeté, Henry Mancini, Cabo Sant Roque, Martí Mira

Jantziak   Flavia Onofre das Neves

Escenografía, Atrezzo  Miquel Ruiz, Martí Doy

Iraupena  50′

Ikuslegoa  Denontzat

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Eguna  Abenduaren 29an

Ordua:  18:00etan

Sarrera: 3,75-5 euro

 

INFO +

Web orrialdea  Mons Dansa

Facebook

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude