Txangoa txalupan itsasadarretik

Gabonetan Aldapa auditorioan ospatutako jai herrikoian izena eman zutenek ekainaren 10 itsasadarraz gozatzeko aukera izango dute. Zerrendaren arabera eta aforoa bete arte harremanetan jarriko gara.

Irteera Getxoko Itsas Portuko pantalanetik izango da, goizeko 11:30etan. Txangoak 2 orduko iraupena edukiko du, gutxi gora behera. Ibilbidea Getxoko Kirol Portutik Bilbora joan eta buelta irteera puntura izango da.

Bidaia biologian doktorea den Javier Franco lagundua izango da. Francok AZTI enpresa publikoaren Ikerketa unitatean egiten du lan. Gida moduan arituko da, azken hamarkadetan itsasadarrean izandako aldaketen berri emanez.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude