Elhuyar-ek maiatzean gaztetxoekin etxean esperimentatzeko proposamena luzatu du

Elhuyarrek Bizilaberen webgunean maiatzerako egutegia prestatu du eta lau asteko zientzia- eta teknologia-erronkak proposatu ditu. Irudimena eta neuronak astinduko dituzte erronkek; “mezu sekretuak” enkriptatu eta desenkriptatu, hologramak sortu, barazkietan dauden margoak erauzi, motorrik gabeko hegazkinak eraiki, munduko bitxikeriak behatzeko proposamenak…