Haur zinea :: ‘Leo da Vinci: Mona Lisa misioa’

Sergio Manfiok (“Los cachorros” eta “El código de Marco Polo”) zuzendu du Italiako Leo da Vinci: Monalisa misioa animazio-film hau eta Italiako Errenazimentuan Florentzian jaio zen polimata enblematikoa du protagonista.

Leo Da Vinci, pintore eta buruan ideia ugari duen asmatzaile gaztea, Mona Lisarekin, sute baten ondorioz etxea galdu duen neskarekin, erabat maitemindu da.

Leok lagundu egin nahi dio eta egoera konpon dezakeen abentura zoroa eta zirraragarria planeatu du. Urte batzuk lehenago Montecristo uhartetik gertu hondoratu zen piraten itsasontzia topatu nahi du ustez barruan dagoen altxorra berreskuratzeko. Altxor hori lortuz gero, Mona Lisaren arazoak konponduko liratekeela uste du. Ondorioz, lagunekin batera, erraza izango ez den bidaiari ekingo dio.

Baina ez dira altxorra topatu nahi duten bakarrak izango”.


Laburrean

Jatorrizko izenburua  Leo da Vinci: Missione Monna Lisa

Urtea  2018

Iraupena  85′

Herrialdea  Italia

Hizkuntza  Euskaraz

Zuzendaria  Sergio Manfio

Gidoia  Francesco Manfio, Sergio Manfio (Istorioa: Francesco Manfio, Sergio Manfio)

Musika  Marco Fedalto

Argazkia  Animazioa

Aktoreak  Animazioa

Ekoizpena  Gruppo Alcuni. GEM Entertainment-ek banatua

Generoa  Animazioa. Haur-zinea. Abenturak. Komedia | Piratak

Lekua  Kultur Leioaren Auditoriumean

Egunak  Urriaren 13 eta 14an

Ordua  17:30ean

Sarrera  3,5 €

 


Leo da Vinci-ren trailerra

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude