Udalak gaurko LGTBIren nazioarteko egunarekin bat egin du

Udalak adierazi du gogor gaitzesten dituela “lesbianen, bisexualen, transexualen eta intersexualen kontrako diskriminazio eta indarkeria-mota guztiak” eta horregatik funtsezkoa dela “erakunde publikoek hainbat politika eta ekintza bultzatzea pertsona LGTBI+-en eskubideak defendatzeko eta sexu-jazarpena, sexismoa, sexu-erasoa eta homofobia prebenitzeko”.

Tokiko instituzuioak uste du “funtsezkoa eta beharrezkoa dela bai sexualitatean eta bai afektibitatean normaltasunez hezitzea, betiere pertsona guztien aniztasun afektibo-sexuala errespetatuz”.

Hau dela eta, udaletxeko balkoian eta Kultur Leioan “ortzadarraren bandera dago jarrita”. Gainera, Homofobia eta Transfobiaren kontra agertzeko “kartelak banatu izan dira ostalaritzan, saltokietan eta ikastetxeetan, baita eraikin publikoetan ere”. Honetaz gain, eta aurten lehenengoz, ikastetxe bakoitzean eserleku bat margotu izan da ortzadarraren koloreekin.

Instituzio leioaztarrak sentsibilizazio eta prestakuntza programa berezia ere jarri du martxan: herritarrei zuzendutakoa alde batetik, eta irakasleei zuzendutakoa bestetik. Saio hauetan “transexualak diren pertsonen esperientziak entzun ahal izan ditugu ahobiziz” adierazi du Udalak.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude