Datorren igandean, otsailak 5, Leioako “ibilaldi osasungarri” berri bat egiteko aukera egongo da. Oraingoan Marinerri pasealekua izango da, sei kilometro ingurukoa, eta Ondiz, Artatza parkea, Lamiako-Txopoeta eta Udondo zeharkatuko dituzte ibiltariak.
Irteera, ohi bezala, 11:00etan izango da obeliskotik, baina 15 minutu lehenago joatea gomendatzen da mapak jasotzera.