EH Bilduk “krisitik ahalik eta giza kosturik txikienarekin ateratzeko” dei egin du

EH Bildu Leioak “krisi honetatik ahalik eta azkarren eta ahalik eta giza kosturik txikienarekin ateratzeko” deia egin du I “Pertsonen osasuna izan behar da babestu beharreko funtsezko elementua” dio EH Bilduk

EH Bildu Leioak Udalerriko bizilagunak zoriondu nahi izan ditu “gehienak arduraz betetzen ari baitira koronabirusak eragindako osasun-alarmari aurre egiteko emandako gomendioak”. Bide batez proposatu dituen zenbait neurri partekatu ditu sare sozieletan, bere ustez “presakoak direnak”.

Talde subiranistak tokiko krisi-mahaia; babeserako, segurtasunerako eta blokeorako neurriak; familiei eta negozioei laguntzeko neurriak eta bestelako laguntzak proposatu ditu.

Lehenik eta behin, egungo egoerari aurre egiteko Krisi-Mahaia osatzea proposatu du, “udalean ordezkaritza duten talde politiko eta sindikatu guztien ordezkariekin”. Helburua, “hartu diren edo har daitezkeen neurrien jarraipena egitea” litzateke, taldeak dioenez.

Beste aldetik, EH Bilduk udalaren zerbitzu ez-funtsezkoak geldiaraztea proposatu zuen, “langileak babesteko eta mugimenduak saihesteko”. Langile horietako batzuk ” laguntza lanetan edo desinfekzio lanetan” kokatzeko aukera aztertzea proposatu zuen, “segurtasun neurriak betes eta telelana lehenetsiz”. Hortaz gain, udalak informazioa eta laguntza ematea jarduera bat egin dezaketen denda eta enpresei eskatzen zuen

Ezkerreko taldeak 600.000 euroko poltsa sortzea ere proposatu du, “negozio itxietarako eta adingabeak, adineko adinduak eta familientzako laguntzak kontratatzeko”. Era berean, osasun-krisiak eragindako herritarrei “zergen kobrantza atzeratzea” ere planteatu du, eta epidemiaren ondorioz itxi behar izan diren negozioentzatko udal-zerga eta tasen-salbuespena (ibilgailuen zerga, terrazagatiko tasa, toldoak…) aztertzea proposatu du. Azkenik, eskolako jantokietako itxierari aurre egiteko beharrak dituzten familientzako laguntzak eskatu ditu EH Bilduk eta, dioenez, udalak onartu eta “dagoeneko aplikatzen ari da”.

Zerbitzu ezberdinen arteko koordinazioa

EH Bildu Leioak Osasun-zerbitzuen, udaleko gizarte-zerbitzuen eta auzotarrek berek abiarazitako zaintza-sarearen arteko “beharrezko koordinazioa bermatzea, hainbat patologia mediko izan ditzaketen pertsonen edo konfinamendu-une hauetan laguntza behar duten egoeren jarraipena egiteko” eskatu du. EH Bilduk dioenez, “konfinamendu-egoera hasieran aurreikusitakoa baino gehiago luzatuko da eta arreta gehien behar duten gizarte-sektorerik ahulenak eta behartsuenak zaintzen laguntzeko prest dauden zerbitzu eta pertsona guztiak aprobetxatu behar dira inor ez uzteko atenditu gabe”.

Bide batez, ezkerreko talde subiranistak Udaleko Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzua kudeatzen duen enpresari “zerbitzu hori eskatzen duten pertsonei arreta ematen dieten langileek beharrezko prebentzio-neurriekin lan egin dezatela” eskatzea mahai-gainean jarri du; baita genero-indarkeriaren biktimentzako arreta-telefonoa (900 840 111) bizilagunen artean zabaltzea ere.

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude