Sortazari elkartearentzat 25.000 euro gehiago bideratu ditu Udalak

Udalak aho batez onartu zuen iragan ostegunean Udalbatzan Sortarazi elkartearentzako diru-laguntza 25.000 euro handitzea, Covid-19ak eragindako osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz sortutako elikagai-loteen eskari handitzeari aurre egin ahal izateko.

Alde batetik, 10.000 euro bideratuko dira elikagaien bankura, elikagaien bolumen handiagoa biltzeko; izan ere, pertsona erabiltzaileak bikoiztu egin dira azken hilabeteetan. Sortarazi Elkarteak kudeatzen du Leioako Elikagaien Bankua, Ibarrabarri industrialdean Udalak utzitako lokal batean dagoena.

Gainera, familia kaltebera horiek eta, gainera, eskola-adineko haurrak dituztenek ere eskura ditzakete ikasleen elikadurarako laguntzak. Horretarako, Udalak 15.000 euro gehiago jarri ditu. Covid-19ak eskola-jantokiak ixtea eragin duen osasun-larrialdiko egoeraren ondorioz, laguntza horiek martxoaren erdialdetik ikasturtearen amaierara arte luzatu behar izan dira, udako hilabeteekin lotuta, eta horrek aurrekontua handitzera behartu du.

 

Sareetara

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude